XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta?
- Eta gure lantegiko 400 lagunen etxeetan, gaur ez dala alaitasunik izango.

Itziar be ilundu zan.

Eta bere ama etorri jakon gogora.

- Hori egia da, Anton.

Baina egunero eta momentu bakoitzean, beti, mundu zabalean, batzuk alai dagoz eta besteak triste.

Gure bizitzako segundu bakoitzean, norbait, mundu zabaleko leku batean, arrazoi bat edo besteagaitik, tristerik dago.

Eta zer, gu be triste egon behar? Orduan, jaiotzetik hil arteraino, triste egon behar gintzakez.

Eta hori ez da zuzen.

Zelan lortuko genduke bizitzaren burruka aurrera eroateko behar dan kemena? Alaitasunezko une horiek ematen deuskue hortarako indarra.

- Itziar, harrituta uzten nauzu.

Andra laban bat zinala uste nuen, baina zure adimenak balio haundia daukala ikusten dut.

Arrazoia daukazu oso osoan.

Alaitasunezko momentuak ematen deuskue bizitzaren burrukarako indarra, ta beharrezkoak ditugu holako orduak.

Ezin gara beti triste egon, ortan zurekin nago.

Baina oraintxe bertan gure lagunak (gure fabrikakoak eta ez munduko beste puntakoak), hestualdi haundi batean dagoz.

Guk, zuk eta nik, bildurra eraginda edo nik zer dakit zer arrazoi bide dala, lanera sartu gara eta ez dugu gure bizibidea galduko, baina beste horiek?.